Etorkizuneko begiradak

 

Ezin dugu jakin gure biharko audientziek H.G. Wells-en Eloi-en edo Morlock-en antz handiagoa izango duten. Tunika estua eramango dute? Fruituez elikatuko dira? Aisialdia beren bizitzaren parte izango ote da? Dakiguna da gure arbasoek oinordetzan utzi ziguten guztia gehiago jakiteko baliatu zaigula. Beharbada gure ondoren datozenei gauza bera zor diegu.

 

Teklak zure proiektua oroimenean leku bat izatea nahi duenez ikusentzunezko dokumentazioa lantzen dugu, kultura-sektorean, komunikabideetan edo bideo korporatibo zein ez-fikzioaren eta dokumentalaren eremuetan pilatutako eskarmentuaz baliatuz. Baina denboran zehar jaso dugun ezagutza tekniko eta teorikoaz haratago, jakinmina, behaketarako pazientzia eta sentsibilitatea onesten ditugu, osagarri kreatibo, zama emozional edo gizarte eragin handia duten proiektuak isladatzerako orduan.

 

Horregatik, zure ondoan lan egiten dugu zure proiektuaren berezko izatea argitara ekartzeko. Lan prozesuak dokumentatzen ditugu, mugarriak eta bukaerako emaitzak; izan ere, hauek guztiak isladatzen dute proiektuaren benetako DNA, eta  etorkizunerako inspirazio eta ezagutza iturri izango direlakoan gaude.

Ander Elorza

634551620

aelorza@teklak.org

Irene Basilio Intxausti 

653723325

iintxausti@teklak.org

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa

Las Escuelas kalea 10, 1. bulegoa

01001 Gasteiz, Araba

Diseinu eta ilustrazioak Habemus Estudio

BaiEuskarari_Zerbitzua.png