Audientziak

Sarak berezkoa du antzerkira joatea, artea izugarri gustatzen zaio eta edozertara apuntatzen da.

Josebak, ordea, lagun batek engainatuta besterik ez da joaten halakoetara. Nahiago du bere denbora beste zerbaitetan ematea.

Aminak irakurtzea maite du, baina ez du nahi bezain beste egiten; bere bizitza konplikatua da eta baditu beste eginkizun premiazkoagoak.

Iosuk, istorio berriak ezagutzea atsegin badu ere, gehien gustatzen zaiona abentura horietan  bere gurasoekin batera murgiltzea da.

Sara bere egarri artistikoarekin, Joseba bere beste zaletasunekin, Amina bere konplikazioekin, guztiek dute zerbait amankomunean: audientziak dira. Batzuk aktiboak, besteak noizbehinkakoak edo ezohikoak, baina guztiak artea eta kulturarako eskubidea duten pertsonak.

Teklak guztiei gerturatzen die zure proiektua, eta beren bizitza eta interesak berdinak ez direlako, estrategia ezberdinak diseinatuz, emaitzak kuantitatiboki eta kualitatiboki neurtuz gerturatzen da beren izate berezi horretara.

Hortaz, online tresnak erabiltzen ditugu (sare sozialak, webguneak, marketing digitala etab.), audientzia konkretu batekin komunikatzeko tresna egokienak direla uste dugunean, baina ez hauek bakarrik: antolakuntza-aldaketak, datu-baseen sorkuntza eta ikerketa, komunikabideekin harremana, partaidetza eta ko-kreazio prozesuak, dibulgazio proiektuak, espazioetan esku-hartzea, planteamendu programatikoak eta bestelako ekimenak bideratzen ditugu, kasuan kasuko estrategiarik egokiena aurkitzeko.


Oro har, zure proiektuak dituen audientzia egiazkoen eta potentzialen inguruan lan egitean datza Teklak-en egitekoa, zure helburua lortzeko estrategia egokiena aukeratuz (hedatu, sakondu edo dibertsifikatu).

Ander Elorza

634551620

aelorza@teklak.org

Irene Basilio Intxausti 

653723325

iintxausti@teklak.org

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa

Las Escuelas kalea 10, 1. bulegoa

01001 Gasteiz, Araba

Diseinu eta ilustrazioak Habemus Estudio

BaiEuskarari_Zerbitzua.png