Landutako lan ildoak: Documentación kreatiboa / Finantziazio bilaketa

Teklak-ek egindako proiektua dokumentazio kreatiboaren eremuan. Sara Bartzelonan bizi da eta eho. project proiektuaren sortzailea da. Trikotaren lanbidean murgilduta dago; Esther (76 urteko ehungilea) eta Mariren (76 urteko jantzigintzan aditua) eskarmentuari esker ikasten du egunero.


Teklak-ek hiru protagonista hauekin partekatzen ditu egun batzuk, hauek NUDOS | NODOS proiektuarentzako ehun-artefaktuak sortzen dituzten unean. Obra eszenikoa da azken hau, Colectivo Lisarco dantza konpainiaren eta Lola Díez (oboe) eta Jordi Creus (biolontxelo) musikarien elkarlanari esker sortu dena. Ikuspegi sortzaile batetik dokumentatzen duen bitartean, Teklak-ek belaunaldien arteko ezagutzaren transferentzia nola gertatzen den erregistratzen du, ikuspegi desberdinetatik bada ere, tradizioz emakumeei lotuta egon den eta jarraitutasuna izateko arriskuan dagoen artisau-ofizio bera defendatzen duten belaunaldien artean.

 

NUDOS | NODOS. Sinopsia.

Eguneroko lanari ekiteko ehule batek trikotatzeko makinari eragiten dionean, eszenatokiak bizia hartzen du. Dantzariak eta musikak, makinaren erritmoan, puntuz egindako espazio multisentsorial batean bizitzen hasten dira.

Horrela, ehungintzako manufakturaren lanbideak giza dimentsioak hartzen ditu, eta lupa bat balitz bezala, gorputzak eta horien mugimenduak dira eskuek eta makinek praktika errealean batera egiten duten lanaren eragileak.

NUDOS | NODOS trikotaren eta abstrakzio sortzailearen bidez irudikatutako bizi-prozesuen (korapiloak, hariak, tentsioak, distentsioak, bolumenak, etab.) arteko topaketa da.

Beste proiektu batzuk

Teatro Paraíso
Zineleku
Colectivo Lisarco
InTacto
Interaccione de Álava
ARTgia
Innografías
Iratxe Laio & Klaas Van Gorkum
Ayuntamiento Vitoria - Gasteiz
Pez_Limbo_Foto1
Universidad de Deusto
Unesco Etxea
eho. Project
Azala
BaiEuskarari_Zerbitzua.png

Irene Basilio Intxausti 

653723325

iintxausti@teklak.org

Ander Elorza

634551620

aelorza@teklak.org

Semillero de Empresas del Casco Medieval

C/Las Escuelas 10, Oficina 1

01001 Vitoria-Gasteiz, Álava

Diseño e ilustraciones Habemus Estudio