Pez Limbo

Pez Limbo bere antzezlan propioak garatzen dituen Arabako antzerki konpainia da, dure gizarteari eta giza harremanei begirada kritiko bat ezarrita betiere. Horretarako egoera ezinezkoak eta gertaera zentzugabeak aurkezten dizkigu, umore, garraztasun eta poesiaz betetako iruditeria batekin.
Pez Limbo-k publikoarekiko hurbiltasunean aurkitzen du bere benetako izatea. Horrela, kalean, areto tradizionaletan, espazio bitxietan, formatu handi zein txikietan aurki daiteke konapinia honen lana. Edonola ere, beti ikusiko dugu plublikotik gertu, eta Teklak guztiz identifikatzen da lan egiteko modu honekin.
Antzerki talde honekin izandako hartu-emanak Ikus-entzunezko dokumentazio prozesu ezberdinak garatzeko aukera eman digu, bakoitzean helburu eta publiko objektibo ezberdinei erreparatu diegularik.
Óxido arabar konpainiaren azken lana da. 3 pieza eszeniko, 3 egoera sineztezin eta 3 espazio bitxi. Proiektu honetarako Teklak hainbat ikus-entzunezko pieza egin ditu euskaraz eta gaztelaniaz, Spot, Teaser eta obra oso gisara, bakoitzaren publiko objektiboa kontuan izanik betiere (programatzaileak, hiritargoa).

Óxido-rentzat programatzaileei zuzendutako dibulgazio bideo bat ere egin dugu. Helburua, modu xehe batean azaltzea zein den antzezlan honen funtzionamendu zuzena, euren egoeretara egokitu ahal izateko.
Era berean, baina kasu honetan hezkuntza arloa helburu izanda, Pez Limbo-k eskoletan garatzen duen mikroantzerki egitasmoak azaltzeko beste bideo bat egin da, etorkizunean alor honetan proposamen artistiko berriak aurrera eramateko elementu bitartekari modura erabil daitekeen tresna, berau.
Kultura arloko prozesuen zein mugarrien ikus-entzunezko dokumentazioak inplikatuak dauden alderdien arteko konfidantza eskatzen du, beste gauza askoren artean, grabazioak jarduera osoko testuinguruetan ematen baitira. Zentzu honetan, Pez Limbo-rekin lan egitea beti da plazerra.
Beste proiektuak
![]() | ![]() | ![]() |
---|---|---|
![]() |
Semillero de Empresas del Casco Medieval
C/Las Escuelas 10, Oficina 1
01001 Vitoria-Gasteiz, Álava

Diseño e ilustraciones Habemus Estudio