Eragile kolaboratzaile eta finantziatzaileak
Kultur zentru batera gerturatzen diren bisitariak profilen mapa heterogeneo bat osatzen duten bezalaxe, zure kolaboratzaile eta finantziatzaile potentzialen multzoa anitza da. Izan ere, ez du zerikusirik auzoko saltoki txiki batek industria enpresa haudi batekin, erakunde publikoarekin edo micromezenas pribatu batekin.
Guztiak konbentzitu egin behar dira; horretarako zure proiektuaren balio erantsiari, zuen artean dauden amankomuneko interesei eta elkarrekin sor ditzakezuen lotura abersagarriei antzematen lagutzen dizugu eta eragile horiei modu egokienean komunikatzen diegu.
Teklak finantzaketa publiko edo pribatua bilatzen lagutzen dizu, komunikazio estrategia ezberdinak diseinatuz: zurekin batera pentsatzen dugu zein izan daitekeen zure proiektuaren finantziatzaile pribatu edo eragile kolaboratzailea, kontaktua kudeatzen dugu eta bere kolkoan geratuko den proposamen bat diseinatzen eta martxan jartzen laguntzen dizugu; era berean, zure proiektuari zein deialdi publiko egokitzen zaion ikertzen dugu, eta deialdiaren izateari guztiz atxikia doan proiektu zuzen, oso eta bisual bat gauzatzen dugu.



Diseinu eta ilustrazioak Habemus Estudio