“La ruta más larga” elkarlan eta zabaltze erronka bat suposatu du: koordinatu beharreko hainbat eragile, hainbat kanal, kokapen ezberdinetan lan egin beharra eta interesgarria baina tentuz jorratu beharreko gaia, gertukoa baina iheskorra, era berean.

 

Komunikazioa, Ikus-entzunezko Dokumentazioa eta Audientzien Garapena dira sakatu ditugun teklak, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum-ek bultzatutako proiektu honerako. 2001etik elkarlanean diharduten bi artista hauek bideoa, ekintzak, ekoiztutako euskarria eta instalazioa lantzen dute,  Parallel Ports_ek azaltzen duen bezala. Haien helburua, gizakion jokabidea esploratzea, bai indibidualki bai kolektiboki, giro politiko eta sozial konkretuen testuinguran.

 

Aspaldi ezagutzen genuen elkar, baina ez genuen taldean lan egiteko aukerarik izan ordura arte. Eta “taldean” diogu, eta ez “elkarrekin” soilik, horrela sentitu baitugu prozesu honen eraikuntza.

Iratxe eta Klaas dira proiektu honen buru, Incipit-CSIC-eko Alfredo González Ruibal arkeologoarekin batera. Hala ere badira beste zenbait eragile bertan inplikatuak: NEARCH - Nuevos escenarios para una arqueología en comunidad, academia Van Eyck  (Maastricht, Holanda) eta Madrilgo udaletxea, bere giza-eskubide eta oroimenaren bulegoaren bitartez.

 

Hedatze mediatikoari dagokionez zenbait erronkei egin behar izan diegu aurre: alde batetik, proiektuaren izate hibridori erreparatu behar genioan: artistikoa-baina-ez, arkeologikoa-baina-ezta-ere… prentsako zein sailetan doa? Kultura ala gizartea? Nazionala ala lokala? hilotzen argazkiak al daude? “Bai, ez genituzke erabili nahi”.

Bestalde, geltoki ezberdinak dituen ibilbide batean datzan proiektua izatea, kontestu bakoitzean balizko espazio, denbora eta interesetan pentsatzea suposatzen du: interesatzen al zaie Santiago, Abánades-en gertatutakoa? Nola kontatu Madrilen aurretik eta ondoren gertatuko dena?

Eta erronka hauen aurretik ondorio batera heldu ginen: lan egiteko modu bakarra da proiektua sostengatzen duen sarea erabiltzea. Honek malguak izatera behartzen gaitu, eragile guztiei amankomunak zaizkien edukiak sortuz, atentzio puntu ezberdinak kontuan izanez, koordinatuz nork, nola eta noiz jarriko dituen martxan hitzartutako ekimenak.

Sare sozialetan proiektua gizarteratze aldera diseinatutako GIFetako bat

Baina sare sozialetako zabalkundea ez da errezagoa izan, are gehiago kontuan izanik ez dela existitzen nahiko erakargarria den eduki bisualik ekimenak ezagutzera emateko. Tentuz jorratu beharreko gaia da, gainera. Horregatik ezinbestekoa izan da begirunea izatea, eta ahalik eta gehien urruntzea tratamendu azaleko edo sentsazionalistatik.

Beraz, gainontzeko taldearekin batera, eta bereziki artisten laguntzari esker, proiektua Facebook eta Twitter-en modu zuzen eta erraz batean zabaldu ahal izateko edukiak sortzea erabaki genuen. Sare hauek baitziren kolaboratzaile gehienen tresna egunerokoak.

Era berean, publikazioen kronograma bat eta kontzeptu giltzarri batzuk diseinatu genituen. Blog espezializatuetan ere argitaratu ziren edukiak, komunitate oso konkretuetan proiektua ezagutzera emanda.


 

Baina “La ruta más larga”-rekin elkarlan hau hasi bezain pronto ulertu genuena zera izan zen: berau kontatzeko proiektuaren singularitatea kontuan izan behar genuen, horregatik, eta Iratxe eta Klass-ekin batera, Memoria Historikoaren, Arkeologiaren eta Artearen inguruan lanean diharduten pertsona edo kolektiboak antzeman eta beraiekin kontaktuan jarri ginen (bereziki Madrilen lanean ari direnak), proiektu honen mugarri publikoetako baten komunikazioa indartze aldera.

 

Une horretan sakatu genuen ikus-entzunezkoaren tekla: Iratxe eta Klass-ek ala eskatuta, Teklak Madrilgo Centro Cultural Conde Duque-n egin zen debatea dokumentatzen du, artistek etorkizunean (espero dugo laster izatea) proiektu honi jarraipena emateko materiala izan dezaten.

Y así, “La ruta más larga” hace una parada a medio camino entre Santiago y Abánades, en el Centro Cultural Conde Duque de Madrid; allí distintas voces especializadas debaten sobre este caso concreto y los vacíos existentes a nivel más general en torno a La Ley de Memoria Histórica.

 

Tras el encuentro, el sábado 14 de octubre por la tarde, los restos prosiguen su camino hasta la localidad caracense, donde permanecerán, hasta su enterramiento meses después (una vez conseguida la financiación), en el pequeño Museo Histórico Municipal de la Guerra Civil que esta localidad acoge.

Proiektua

“La ruta más larga” Urriak 13an hasi zen Santiago de Compostela-n, CSIC-eko Instituto de Ciencias del Patrimonio-n. Handik furgoneta bat atera zen Gerra Zibileko 13 soldaduen hilotzekin, batzuk errepublikar gudarostekoak, besteak matxinatuenak.  Bere helmuga Ábanades da, Guadalajaro-ko 60 bizilaguneko herri bat. Bertan izan ziren aurkituak 2012 eta 2013 urte bitartean, Incipit-CSIC-eko Alfredo González Ruibal-ek zuzendutako indusketa batean. Abanadesera bueltan eraman ziren ehortziak izateko, baina… ez oraindik.

Izan ere, lurpetik ateratako hilotz hauek ez dira identifikatuak, ezta inorengandik eskatuak izan, eta Legearen protokoloa kasu hauetan zalantzakorra denez, erabakia arkeologo arduradunari egokitu ohi zaio, behin ikerketa bukatu duenean. Baina, hilobiak bakarka bereizi beharko lirateke? Zein erritu klase du zentzua gaur egun? Iratxe eta Klass-ek proposatzen dutena, honen guztiaren inguruko hausnarketa da hain zuzen; guda eta diktaduraren narrazio kolektibo eta amankomuneko baten faltaren inguruko  ikerketa bat. Hutsune hau arazo konkretuetan gorpuzten da, eta hauek partekatzean debate publikoa sustatzeko ahalmena dute.

Eta honela, “La ruta más larga”-k Santiago eta Abánades-en arteko ekidistantzian,  geldiune bat egin zuen Madrilgo Centro Cultural Conde Duque; bertan, aditu ezberdinek kasu konkretu honen inguruko hartu-emana izan zuten, baina baita Memoria Historikoaren Legeak dituen hutsuneen bueltan.

Topaketa honen ondoren, urriak 14an, arratsaldez, hilotzak bere bidea jarraitu zuten Abánades-eraino. Bertan gordeak izango dira, handik hilabete batzuk geroago (finantzaketa lortutakoan) Museo Histórico Municipal de la Guerra Civil-n ehortziak izango direnean.

Santiagotik Abanadesera hilotzek egindako bidaiaren zenbait une ezberdin.

Beste proiektuak

Ander Elorza

634551620

aelorza@teklak.org

Irene Basilio Intxausti 

653723325

iintxausti@teklak.org

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa

Las Escuelas kalea 10, 1. bulegoa

01001 Gasteiz, Araba

Diseinu eta ilustrazioak Habemus Estudio

BaiEuskarari_Zerbitzua.png