



Komunikazioa
Artisautza lan gisa ulertzen dugu komunikazioa. Honela, ezinbestekoa ikusten dugu aldez aurretik publiko objektiboen identifikatze ahalik eta zehatzena egitea, eragile bakoitzaren beharrei egokituko den online (webgunea, sare sozialak, email marketing-a etab.) eta offline estrategia ( prentsa gabinetea, informazio-euskarriak, argitalpenak etab.) diseinatze aldera, barne zein kanpo komunikazio prozesuetan.
Ikus-entzunezko dokumentazioa
Guretzat proiektuen lan prozesuak azken emaitzak edo mugarriak bezain garrantzitsuak dira, eta guztiek dute balioa bai komunikazio edo hedatze eduki bezala, bai barne erabilerarako. Hortaz, ikus-entzunezko dokumentazioa, edizioa eta artxibatze lanak egiten ditugu proiektuetan sortutako ezagutza zabaldu edo gordetzeko.

Audientzien garapena
Gure ustetan publikoekin egin beharreko lanak proiektu edo entitate osoa zeharkatzen du, horregatik, eta betiere audientziak fokoan izanda, hainbat lan-hildo garatzen ditugu: antolamendu aldaketak proposatu eta bideratu, datu-baseak diseinatu, parte-hartze prozesuak sustatu, espazioetan esku hartu, programazioak birplanteatu etab.

Finantziazio bilaketa
Finantzaketa publiko zein pribatua lortzeko proiektu eta dosierrak gauzatzen laguntzen dizugu; lan horretan arreta bereziz erreparetzen diegu alderdien arteko amankomuneko interesei, balizko ekarpen edo ordainei eta proposamenak modu zuzen, oso eta bisual baten egiteko garrantziari.
Teklak sormena, ezagutza eta pentsamendu kritikoa sustatzen duten eragileei (kultur eragileak, gizarte eragileak, zientifikoak etab.) beren proiektuak martxan jartzen eta sendotzen laguntzen dien estudioa da.
Tekla ezberdinak sakatuz:

Diseinu eta ilustrazioak Habemus Estudio